miércoles, 24 de octubre de 2012
martes, 23 de octubre de 2012
martes, 2 de octubre de 2012
Andy
Schleck berriro pelotoian
Ihintza ELUSTONDO
Andy Schlecken amesgaiztoa amaitu
da. Oraindik guztiz osatu ez bada ere, gaur itzuliko da berriro bizikleta
gainera, Belgikako Memorial Frank Vanderbrucke lasterketan. Ia lau hilabete
igaro ditu ekainean Critérium Dauphinén izan zuen lesioa sendatzen. Lesioa
dela eta, Frantziako Tour, Joku Olinpiko nahiz Espainiako Itzulitik kanpo
gelditu zen luxenburgoarra. Nahiago izan du oso gogor ez ekin, zertarako gai
den ikus dezan.
![]() |
Schleck erorketaren ostean |
Gibraltar behin-behineko kidetzat onartu du UEFAk
UEFAk San Petesburgon egindako bileran, Gibraltar behin-behineko kide bezala onartzea erabaki du. 2007an, aurkako 48 boto jaso zituen eta aldekoak, berriz, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandarenak izan ziren soilik. Espainiari dagokionez, beti agertu da Gibraltar onartzearen aurka eta ez du baztertu bide judizialak erabiltzea erabakia deusezteko. Hala eta guztiz ere, 2013an Londresen egingo den bilkuran erabakiko dute Gibraltar eskubide guztiak dituen kide bat izango den ala ez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)