martes, 18 de septiembre de 2012

2012-2013 ikasturtean matrikulek gora egin dute EHUn


Iaz baino 400 matrikula gehiago egin dira aurten.
Andoni ELDUAIEN
EHUko 2012-2013 ikasturteko matrikulek gora egin dute iazkoekin alderatuta. Nahiz eta matrikulatzeko epea oraindik ez den amaitu, Gotzon Isasi Negoziazio Sarbidearen buruak adierazi duenez, 8.785 matrikula egin dira, momentuz.
            Matrikulek gora egitearen arrazoietako bat, azken urteotako krisia izan liteke. Lanik ez dagoela eta, gazte asko ikasten hasi direla uste du Isasik. Iaz baino 400 matrikula gehiago egin dira momentuz, nahiz eta, oraindik ez den matrikulatzeko epea amaitu hainbat gradutan. Honi, gainera, pasa den ikasturtean batxilergoan 1500 ikasle gehiago aritu zirela gehitu behar zaio, igoera horren beste arrazoietako bat.
            Bekei dagokionez, Isasik uste du aurten iaz baino eskaera gehiago izango dituztela, eta honekin krisiak eragin zuzena duela azpìmarratu du. Gainera, unibertsitatera sartzeko gutxieneko notak igo egin dira, hala nola, medikuntzan, kazetaritzan eta fisioterapian.
            Ohikoa den moduan Bizkaian matrikulatu da ikasle gehien. Orotara, 4.830 izan dira bertan matrikulatu direnak, Gipuzkoan 2.216 eta azkenik, Araban 1.740. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario