martes, 18 de septiembre de 2012

Leioako Kanpuseko kiroldegiak urriaren 1etik aurrera ezarriko du BEZaren igoera kuotetan


Imanol ELEZGARAI
Euskal herriko Unibertsitateko Leioako Kiroldegiak urriaren 1etik aurrera ezarriko du BEZaren igoera bere bezeroei kobratzen dien kuotetan. Igoera %13koa izango da, orain arteko %8ko BEZetik %21era pasaz. Igoera honek urritik aurrera matrikulen jeitsiera bat eragingo ote duen beldur dira kiroldegiko koordinatzaileak. Igoera honi aurre egiteko erabiltzaileei beste abantaila edo aukera batzuk eskaintzea aztertzen ari dira.
Erabiltzaile berriak lortzeko asmotan ordutegietan ere aldaketak burutu dituzte. Body Kombat-aren ordutegia zabaldu dute esaterako. Aurreko urtean eskeini ziren jardueren artean arrakasta handia izan zuen Body Kombat-ek eta honen ordutegia zabalduta erabiltzaile gehiago biltzea espero da.



Kiroldegiak erabiltzaileen esku jarri du posta helbide bat, dutrainingsport@gmail.com erabiltzaile berriak kiroldegiarekin harremanetan jarri daitezen. EHUko webgunean kiroldegiari eta kirol jarduerei buruzko informazio gehiago aurki daiteke.

Itoginen arazoak darrai
BEZaren igoeraz gaina beste arazo baten aurrean aurkitzen dira kiroldegiko erabiltzaileak. Kiroldegiko idazkariaren esanetan aurreko urtean hainbeste arazo eman zituzten itoginen arazoa ez da ebatzi. Hiru hilabetez konponketa lanak eman eta gero, itoginen kopurua murriztu egin dela dio, baina arazoak bere horretan jarraitzen duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario