martes, 18 de septiembre de 2012

EHUko Bizkaiko Campusean Ostalaritzan geltokia zuten autobus zerbitzuak aldatu dituzte


Ihintza ELUSTONDO

EHUko Leioako Campusean Ostalaritza parean geltokia zuten autobus zerbitzuak lekuz aldatu dituzte eraberritze lanak direla eta. Geltoki horretan geratzen ziren autobusak, Errektoretza eta Ikasgelategi parean geldituko dira ikasturte honetan zehar.

Gernikara, Bermeora, Ermuara eta Areetara doazen Bizkaibus autobusek Errektoretza parean izango dute geralekua irailaz geroztik. Getxora, Erandiora, Bilbora (Erandiotik eta Astrabuduatik igaroz) eta  Areetara doazenek aldiz, Ikasgelategi parean. 

Descargar Plano Leioa (paradas bus).jpg (1724,3 KB)
EHUko Leioako Campuseko geltokiak


Leioako autobus geltokiko txarteldegiko arduradunak geltoki aldaketak arazorik ez duela sortu azaldu du. “Ez da jende asko hurbildu informazio eske”. Egunero Ermuatik Leioara joan-etorria egiten duen Leire Elustondo Kazetaritzako ikasleak kontrakoa dio: “Hasieran oso galduta sentitu nintzen, ez nekien autobusa non hartu behar nuen”. Ingurukoen artean ere ezjakintasuna antzeman duela jakinarazi du EHUko ikasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario